Ander Fernandez-ek “ZUEK” estreinatuko du Rouge Elea konpainiaren eskutik

Ander Fernandez musikari, lagun, bidaide eta metrokoadrokakideak ZUEK izeneko ikuskizuna estreinatuko du, Rouge Elea konpainiaren eskutik:

-Maiatzaren 22 eta 23an Leioako Umore Azokan.

-Maiatzaren 24an Hendaian, antzerki maiatza.

Karpa bat kalearen erdian, eta barrura sartuz gero mundu magiko bat: oroimenaren soinu banda, oroitzapenen proiekzioak, emozio gauzatuen doinuak… musika oholtzan sentitzeko modu ezberdin bat erakutsiko digu Ander Fernandezek, ZUEK proiektuan. Harekin proiektuan bidaide Iraia Elias eta Corinne Cella.

Ikusteko irrikatan gaude!!!

Bien artean, hementxe dugu Anderren musika ikuskeran murgiltzen hasteko aukera.

Gure arbasoek merezi duten omenaldia, gure gurasoeri gorazarre… familia memorian egindako zoom- a. Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa aurkitzen dugu “Cinema of memories”. Zinema itinerante batetan sartuko gara orduan. Kontzertu, zinema eta objetu teatroaren artean kokatzen den ikuskaria da Zuek. Bere unibertso horretan jasoko gaituen pertsonaia musikari eta soinu sortzaile bat da, proiektatzen diren filmeetako heroi anonimoentzat konpositore. Elementuen alkimiaz eratutako munduan barrena gonbidatzen gaitu gizon horrek, “pasen y vean” esango digu, etor eta deskubritu, begira, entzun eta bizi, “welcome to the cinema of memories!”. Eta pertsonaia hori gu baino lehen bertan murgildu zaigula deskubrituko dugu pixkanaka.