“Bihotzero” eta “Lur Beldur”, Idoia Beratarbideren lan berriak aurkezten

Idoia Beratarbide Arrieta kolektibokideak bi lan berri ekarri ditu plazara: BIHOTZERO egunotan aurkeztuko dute Bilbon eta Azpeitian (Maider Agirre Gurrutxagarekin elkarlanean) eta liburu-dendetara iritsi berri da LUR BEDUR (Denonartean argitaletxea, Uxue Alberdirekin elkarlanean).

-Maider Agirre Gurrutxaga idazleak BIHOTZERO nobela idatzi eta autoeditatu egin zuen uda aurretik, Idoia Beratarbide Arrietaren ilustrazioekin eta liburu-objektura gerturatzen den planteamendu estetikoarekin. Idoiak egindako ilustrazioekin eta haien haritik sortutako lan berriekin erakusketa dago ikusgai egon da urrian Durangoko Arteka liburu-dendan, eta azaroan zehar ikusgai dago Bilboko Skolastikan.

Bi egileek solasaldiak eskainiko dituzte azaroaren 6an Bilbon (Skolastikan bertan) eta azaroaren 9an Azpeitian (Emakumearen txokoan). Biak 19:00etan.

IKUS elkarrizketa eta lanaren lagin bat Hitzen Uberanen.

bihotzero

 -LUR BELDUR Uxue Alberdi Estibaritzekin elkarlanean osatu du, Denonartean argitaletxeak plazaratu du.

Beldurra lehoi bat da.
Eta barruan erbi bat du.
Eta erbiak barruan uso bat.
Eta usoak arraultza bat.
Eta arraultza lehertu arte ez da
hilko beldurra.

lur beldur azala