Abian da “Mr. Señora” teatro-errezitaldia

Udaberrian lan berria ekarri dugu plazara: Oier Guillan kolektibokideak Mr. SEÑORA izeneko liburu berria plazaratuko du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zazpi antzezlanek osatzen dute liburua, haien artean liburuari titulua ematen diona. Liburuko bi antzezlan hartuta Mr. SEÑORA teatro-errezitaldia osatu dugu. Oholtzan izango gara Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan.

Oraingoz Zarautzeko LITERATURIAN  eta Donostiako GUARDETXEAN eskaini dugu emanaldia. Honatx emanaldi horietako argazki batzuk:

Jose Luis Toledanok ateratakoak:


Gasteizko BARATZA aretoan eskainiko dugu ekainean, ZURRUNBILO jaialdiaren barruan.