Euren bidea egiteko baimenik eskatu ez zuten emakumeak

Hilabete luzez lan itzela egin ostean, esku artean dugu ERRENTERIAKO EMAKUMEEN AZTARNAK: NARRAZIOAK liburua. Metrokoadroka bertan jardun da anean, Idoia Beratarbide Arrieta (ilustrazioak, koordinazioa) eta Allende Arnaizen eskutik.

 

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluaren proiektua da liburua: 23 narrazio, 23 emakume, Idoia Beratarbide Arrietaren 23 ilustrazio.

Metrokoadrokako kideak jardun gara proiektuaren lan teknikoetan ere: Idoiak berak koordinatu du liburuaren alderdi tekniko guztia, Allende Arnaiz diseinuegilearekin batera.

Oso pozik gaude emaitzarekin!!! Eskerrik asko Errenteriako Udalari horrelako proiektuak babesteagatik; Berdintasunaren Kontseiluari liburuaren oinarri diren Mariasun Landa Sariak ekimen ederra bultzatzeagatik; eta idazle eta protagonista guztiei, hainbeste eduki hunkigarriengatik.

Kontrazaleko testua:


“2010. urtean sortu zen Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua. Urte horretan Marisun Landa Sariak martxan jarri genituen, eta horri esker zortzi edizio hauetan asko izan dira ezagutu ditugun errenteriar emakumeak. Sari hauek sortzean bete nahi genuen helburuari erantzun diogu eta, horrela, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi eta herri-kronika osatu dugu.
Urte hauetan jasotako idatziak altxor txikiak izan dira guretzako eta horiek ezagutzera emateko unea dela erabaki dugu. Ondorengo orrietan aurkituko duzunarekin ikasi, disfrutatu, gozatu… Euren bidea egiteko baimenik eskatu ez duten emakumeak dira guztiak.”