Haurrentzako sormen lantegiak Ehuntzen: izen-ematea zabalik

Haurrentzako Sormen Lantegien ikasturte berria jarri dugu martxan Oiartzunen, Arraskuelarre kaleko EHUNTZE lokalean, Idoia Beratarbide Arrietaren gidaritzapean. Laugarren urtez jarriko dugu martxan ekimena, lehenengo aldiz txikienentzako talde berri batekin. Jarraian duzue informazio guztia.

tailerra16-17

Idoia Beratarbide Arrietak gidatzen dituen haurrentzako sorkuntza tailerren ikasturte berria abiatuko da aurki.  Tailer hauek Oiartzungo 100tze espazioan ematen ditu Idoiak, Arraskuelarre kaleko 16. zenbakian dagoen lokalean.

Jarraian dituzue tailerren edukiei buruzko azalpena eta izena emateko kontaktua.

Sorkuntza tailerrak

Haurrei zuzenduriko sorkuntza tailerrean gauza ezberdinak lantzen dira: marrazketa, bolumena, kolaxa, pintura… Sormena haurrengana gerturatzea dute helburu tailer hauek; material eta teknika ezberdinetara gerturatzeko aukera ematen zaie, horrekin irudimena erabiltzeko eta sorkuntzarekin jolasteko bidea emanez. Azkenean, haur bakoitzak bere espresiobide propioa aurkitzea eta garatzea da helburua.

Sormena pertsona bakoitzaren adierazpenerako eta komunikaziorako gaitasunak lagundu eta garatzeko tresna izateaz gain, talde lanean aritzeko bide aproposa da. Horregatik, haurrek berauek urtean zehar sortu dituzten lanekin ikasturte amaierako erakusketa antolatu ohi dute. Idoiarekin batera, egindako lanen kokapena eta erakusketa erabaki eta prestatzeaz gain, senide eta lagunei emateko gonbidapenak egiten dituzte eskuz, eta antolatzaile bilakatzen dira.

2016-17ko ikasturtea urriaren 4tik aurrera hasiko da

6 urtetik aurrerako haurrentzat hiru talde egongo dira (talde bakoitzean gehienez 10 haur). Hauek dira aurtengo ordutegiak:

-asteartea, 18:15etik 19:45era

            -asteazkena, 18:15etik 19:45era

            -osteguna, 17:00etatik 18:30era

Horiez gain, aurten 4-5 urteko txikientzat beste talde bat egongo da (taldean gehienez 6 haur egongo dira). Ordubeteko saioa izango da:

             -asteazkena, 17:00etatik 18:00etara

Izena emateko epea irailaren 30a arte izango da. Irailaren 18ra arte aurreko kurtsoan egon diren ikasleek lehentasuna edukiko dute. Izena emateko erantzun email honi, datu hauekin: ikaslearen izen-abizenak, adina eta izena eman nahi duen eguna eta ordua.

Izena emateko kontaktatu Idoiarekin emailez (iberatarbide@hotmail.com), datu hauek bidaliz: ikaslearen izen-abizenak, adina eta izena eman nahi duen eguna eta ordua. Edozein zalantza argitzeko telefono honetan ere topatuko daiteke: 652701553

—————————————-

tailerra16-17b

Iniciamos nuevo curso de los talleres de creación para niñxs dirigidos por Idoia Beratarbide Arrieta en Oiartzun, en el local 100tze situado en la calle Arraskuelarre 16. A continuación teneis información sobre los talleres y el contacto para inscribirse.

Talleres de creación

En los talleres de creación dirigidos a niñ@s en 100tze se trabajan distintas cosas: dibujo, volumen, collage, pintura… el objetivo es acercar el mundo de la creatividad a l@s niñ@s, por medio de distintos materiales y técnicas, con el objetivo de utilizar la imaginación y jugar con la creatividad. El objetivo final es que cada niñ@ encuentre y desarrolle su propia forma de expresarse.

Además de ser un instrumento para desarrollar las capacidades de expresión y comunicación, la creatividad es también un buen camino para el trabajo en equipo. Por eso mismo, los niñ@s suelen organizar conjuntamente una exposición con todos los trabajos realizados durante el curso. Además de decidir junto a Idoia la disposición y exposición de sus trabajos, hacen a mano invitaciones que reparten entre familiares y amigos, volviéndose también responsables de organizar y enseñar sus trabajos a los demás.

El curso 2016-17 comienza el 4 de octubre

Habrá tres grupos para niñ@s de 6 años en adelante (máximo 10 alumn@s por grupo), con estos horarios:

-martes, de 18:15 a 19:45

            -miércoles, de 18:15 a 19:45

            -jueves, de 17:00 a 18:30

Este años además habrá otro grupo para niñ@s de 4-5 años (máximo 6 alumn@s por grupo):

            -miércoles, de 17:00 a 18:00

El plazo de inscripción será hasta el 30 de septiembre. Hasta el 18 de septiembre se les dará prioridad l@s alumn@s del curso pasado.

Para apuntarse contacta con Idoia (iberatarbide@hotmail.com) mandando estos datos: nombre-apellidos, edad, día y horario en que se quiere apuntar. Para cualquier duda, se puede también contactar con Idoia en este número: 652701553