Ikasturte berria 100TZE sormen espazioan

Ikasturte berria abiatuko da 100TZE espazioan, haurrei zuzendutako sorkuntza tailerrarekin. Urriaren 5a bitarte eman daiteke izena. Jarraian duzue informazio guztia:

Tailerraren ezaugarriak:

-6 urtetik aurrerako haurrei zuzendua.

-Astean egun bat.

-Tailerraren ordutegi aukerak:

Astearteetan, 17:00etatik 18:30era.

Asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.

Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era.

-Lekua: Arraskuelarre 16 behea 5 (Oiartzun).

 -Izen ematea urriaren 5a bitarte egongo da zabalik. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko:

iberatarbide@hotmail.com 652701553

100TZE 1

Sorkuntza tailerraren helburuak:

Haurrei bere eboluzio espresiboan laguntzea, bere adinaren araberako ezaguera emanez.  Marrazteko, pintatzeko eta bolumena lantzeko gai izatea, bere adin, behar eta nortasun propioak aintzat hartuta. Era berean, haur orok berez duen espresatzeko modu propioa garatzen laguntzea.

Haurrei jakintza bat emateaz gain, arte plastikoekin jarrera parte hartzaile batera bultzatuko zaie, beraiengan jakin-mina, kritika eta sormena bultzatuz. Ikasleek aske sentitu behar dute, jolas giroan, jada badiren pertsonak garatzeko bideak eskainiz.

Irakasleari buruz:

Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, 1977).

Arte Ederretan lizentziatua, margolaria eta ilustratzailea da. Hamabost urte daramatza sorkuntza tailerrak ematen helduei eta haurrei.

Ilustrazioaren munduan hainbat liburu argitaratu ditu Erein, Txalaparta edo Denonartean bezalako argitaletxeen eskutik. Argitaletxea EDO!ko edizio taldean parte hartzen du, arlo estetiko eta kreatiboari begira.

Arte eszenikoei dagokionez Metrokoadroka kolektiboko kide izanik hainbat antzezlanetan parte hartu du: oholtza gainean pintore-aktore moduan, eta oholtzatik kanpo antzezlanetako jantzigintza eta diseinu grafikoa lantzen.

MARODI jantzigintza kreatiboa lantzen duen taldeko kide da Maria de Bernardo artistarekin batera. Besteak beste, Trapu Zaharra, Rouge Elea, Artedrama eta Dejabu taldeentzat lanean jardun dute.

100TZE 2

100TZE sormen espazioari buruz:

2013an zabaldu zen Oiartzunen 100TZE sormen espazioa. Bertan hiru proiektuk dute habia: Idoia Beratarbide Arrieta artistaren estudioa, Metrokoadroka kolektiboaren egoitza, Marodi sorkuntzak proiektuaren lantokia.

Aipatutako sormen proiektu horien elkargunea izateaz gain, sormen espazio honen helburua era guztietako proiektu artistikoak sortzea edota laguntzea da.