“Kalekintza kamikaze laborategia” egin dugu Azpeitian

“Kalekintza kamikaze laborategia” egin dugu azaroaren 1ean Azpeitiko antzerki topaketetan, EHAZE-Antzerkizale elkartearen ekimenez.

Urte luzez bestea beste Mikelazuloko lagunekin landu izan ditugun teatro-ekintza-kamikazeetan inspiratuta goiz bateko laborategia egin genuen, 15 bolondres ingururekin. Taldea buru-belarri murgildu zen bufoiaren mundutik lapurtutako jolas, ariketa eta aldarriekin.

Kale ekintza bat izan da laborategiaren amaiera, zeinean “Ez gara kultura gose, kultura da gosea” lanerako aukeratutako leloarekin bat eginez, parte hartzaileek antzerki-gosea barreiatu duten alde zaharreko kaleetan. Gu gara gosea… GOSEA!!!

Ainhoa Alberdi eta Oier Guillan ibili ginen lantegian gidari. Esker mila parte hartu zenutenoi, eta EHAZEko kideei.