Marodi jantzigintza

ZER DA MARODI SORKUNTZAK?

Marodi sorkuntzak proiektua Maria de Bernardok eta Idoia Beratarbidek sortutako proiektua da, jantzigintza kreatiboan lan egiteko. Marodiren jantzigintzaren ardatzetako bat lehendik existitzen diren arropen transformazioa da. Oraingoz bi lan ildo hauek eduki dituzte:

Diseinu propioko arropa eta konplementuak egitea, eta ondoren salgai jartzea Ehuntze espazioan bertan zein era ezberdineko azoketan.

Antzerki konpainientzat sorkuntzak: arropen diseinua eta fabrikazioa ikuspegi artistiko batetik. Orain arte proiektu hauetan parte hartu du Marodik, jantzigintzaren arduradun:

Inondik inora (Benetan Be)

Hau da nire ametsen kolorea (Rouge Elea)

Francoren bilobari gutuna (Artedrama/Dejabu/Petit theatre du Pain)

Miss Karaoke (Metrokoadroka)

Zertarako hegoak (Berria/Metrokoadroka),

Gabrielen lekua (Zenbat Gara),

Publikoari gorroto (Artedrama/Huts teatroa),

Ta uain ze (TTAK teatroa),

Biutz (Rouge Elea),

Ronde (Rouge Elea).

Proiektu hauetan ere kolaboratu du:

Hamlet (Artedrama/Dejabu/Petit theatre du Pain)

Arrastoak (Dejabu).