Metrokoadroka: argitalpenak

Urte luzez “argitaletxea EDO!” lantaldean ibili eta gero, orduko eskarmentua baliatu eta Metrokoadrokako lau lagun argitalpengintza proiektuak bultzatzeari ekin diogu.

Gure helburua hirukoitza da:

-Argitalpengintza zerbitzua eskaini: edizioa, diseinua, maketazioa, ilustraziogintza eta argitalpenen kudeaketaren inguruko zerbitzuak eskaintzea.

-Elkarlanak bultzatu: argitalpengintzatik interesgarriak iruditzen zaizkigun proiektuetan eragiten saiatzea. Oraingoz Errenteriako Udala, Eztena arte eszenikoen jaialdia eta EHAZE-Antzerkizale elkartearekin egin ditugu elkarlanak.

-Bilduma propioa sortu: denborarekin gure argitalpen ildo propioa sortu nahiko genuke, ORTXINGA izenekoa. Bertan batez ere liburu-objektu artistikoei eta gure sareko autogestio proiektuei egingo diegu lekua.

Azken tituluak eta elkarlanak

Azken hilabeteetan proiektu hauetan parte hartu dugu, lan teknikoen arduradun (diseinua, maetzioa, edizioa, koordinazioa):

-ERRENTERIAKO EMAKUMEEN AZTARNAK: NARRAZIOAK. Argitaratzailea: Errenteriako Udala.

EKIN ETA JOKA: azken ikerketak euskal teatroaz. Argitaratzailea: EHAZE-Antzerkizale elkartea.

-EZTENA liburuak.