“Mr Señora” Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan eta Lesakako Keinu leihoak ekimenean

Ondarroako “Literatur Amuak” ekimenean Anari-rekin oholtza gau ezin ederragoan konpartitu ostean (ezagutu beharrekoa Portuko Ranpi espazioa!), datozen asteetan beste bi ekimenen eskutik taularatuko dugu Mr. Señora: Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, eta Lesakako Mairu taldeak antolatu ohi duen “Keinu leihoak” ekimenean.

Honatx hitzorduak:

-AZPEITIA: azaroaren 25ean, 21:30ean gaztetxean.

-LESAKA: abenduaren 9an 22.00etan Arrano tabernan.