Kalean da “NOLA BELZTU BEHAR ZURIA” DVDa

Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak Nola belztu behar zuria DVDa aurkeztu dugu Elkar argitaletxearen eskutik. DVDak Usurbilen apirilean egindako emanaldia jasotzen du. Joxan Artzeren poemak dira emanaldiaren oinarria.

Zazpi t’ erdi ekoiztetxeak errealizatu du DVDa, Aieka estudioen sonorizazioarekin. Bertan Bide Ertzean taldearen zazpi kanta berri eta Metrokoadroka kolektibokook antzerki ukituez errezitatutako hogei poema inguru entzun-ikus daitezke.

Metrokoadroka kolektibokoon aldetik, Asier Sarasola eta Oier Guillan gaude oholtzan, baina Idoia Beratarbidek sortu du emanaldiaren iruditeria, Zazpi t’erdiko lagunak izan ditugu bidaide errealizazioan, DVDko emanaldian Junkik egin zuen argiztapena, eta lehenagoko emanaldietan Javi Barandiaranek eta Ander Fernandezek.