Arra. Arraroa testua Artezblai argitaletxearen eskutik plazaratu zen, Herio heroi antzezlanarekin partekatutako edizio batean. Antzezlana gutxitan taularatu bada ere, forma ezberdinetan eraman izan da oholtzara, eta teatro lantegi eta formatu txikiko antzezpen puntual ugaritan erabili izan da.

azala herio arraKARTELAtxikia arra

Horiez gain, ugariak izan dira testuari han-hemen egindako erreferentziak, eta horren harira gaiari bruuz egindako gogoetak. Haien guztien laburpen moduko bat duzue jarraian.

“ARRA.ARRAROA”K OHOLTZARAKO HARTUTAKO FORMA BATZUK:

Irakurketa dramatizatua (2011), Gasteizko Europa aretoan, 2011ko udazkenean, bi ahotsetan: Iñigo Ortega eta Oier Guillan deklamatzaile.

Antzerki bakarrizketa (2011): Iñigo Ortega aktore, Miren Alcala lagutzaile. Donostia Kulturak bultzatutako Antzerki Labur lehaketako lehen deialdian saritua. Emanaldiak:

12-VII-17 Ermuko Valdespinako arkupean (Euskal birusa). Antzezlanarekin batera, Asier Sarasolak eta Oier Guillanek poemak errezitatu zituzten.
11-XI-27 Guardetxean, estreinaldia
11-XII-2 Dokan, estreinaldia
11-XII-6 15 minutuko pieza Durangoko San Agustin aretoan EHAZEren eskutik

Antzerki bakarrizketa (2012): Iñigo Ortegak bultzatutako “2.0” bertsioa, Ainhoa Alberdiren zuzendaritzapean. Behin bakarrik eskaini zen, Zarauzko Modelo aretoan Miren Gaztañagaren Stereo piezarekin batera, 2012ko abenduaren 2an.

Kafkaren aulkia emanaldiaren barruan (2014). 2014ko otsailaren 20an Erandion eskainitako saioa: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsotan, Pello Ramirez musikari, Oier Guillan deklamatzaile.

IRAKURKETA DRAMATIZATUA “SARTU DA LAPURRA” IRRATSAIOAN:

Entzun hemen