Oier Guillanek Eskuen sustraiak poesia liburua plazaratu zuen Susa argitaletxearen eskutik 2009an. Horren harira errezitaldia osatu genuen parte hartzaile hauekin: Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Asier Sarasola, Oier Guillan. Emanalditik emanaldira hainbat kolaboratzailerekin sortutako piezak tartekatu genituen: Amaia Corral, Imanol Carballo, Alvaro Ledesma, Oscar Manso, Iker Fernandez.

Oinarrizko emanaldian diagonalean antolatutako espazio bat erabili genuen, publikoa oholtzaren bi aldetara paratua. Tartean Idoiak koadro bat pintatzen zuen, poematik poemara publikoaren zati bati erakutsiz, edo besteari, musikaren erritmora pintatuz. Anderrek musika jarri zien Asierrek eta Oierrek bi ahotsetara errezitatutako poemei.

Emanaldia 2009an estreinatu zen, eta 2012 bitarte hogeitik gora emanaldi eskaini genituen. Azkena bideoak agertzen duena, Donostiako Kortxoenea gaztetxean.