Zertarako hegoak antzezlana 2013an estreinatu genuen BERRIA egunkariaren enkarguz, haren 10. urteurrena ospatzeko xedez.

Emanaldia osatzeko sortze prozesu kolektuiboa abiatu genuen: Oier Guillanek pertsonaiak definitu gabeko dialogo zatiak idatzi zituen, haietatik abiatuta aktore taldeak (Iraia Elias, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan, Iñigo Ortega) bere material propioak sortu zituen, eta guztiarekin gidoia eta dramaturgia itxi zen. Ostera Javi Barandiaran eta Dejabu Panpin Laborategia sartu ziren zuzendaritza artistiko lanetan laguntzera, eta MARODI taldeak ezinbestekoa izan den jantzigintza artistikoa sortu zuen. Ander Fernandezek sortu zuen argiztapena, eta emanaldiko soinu banda.

Ezinbestekoa izan zen, halaber, Berriako langileek emandako babesa eta konfiantza, sortze prozesu aberasgarri bat egite aldera, eta Ainara Lasa bezalako langile finak produkzioan egindako lana.

SINOPSIA

Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.

Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?

Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ itzateko dugun beharraz.