SALTO antzezlana Errenteria/Oreretan, Eztenakideentzako eskaintza

SALTO antzezlana eskainiko dugu apirilaren 12an 19:00etan Oreretako Errenteria Hiria Kulturunean.

SALTO iazko ZIZT! egitarauaren barruan eskaini genuen sortze prozesuan zegoela, eta oraingoan lana amaiturik ikusteko aukera izango dugu. Horregatik, Eztenakideentzako hainbat gonbidapen lortu ditugu Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin. Baten bat lortu nahi izanez gero mezu bat idatzi email honetara: eztena1@hotmail.com

“Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena. Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea”.