“Su izan nahi” antzezlana eskainiko dugu Eako Poesia Egunetan

Su izan nahi antzezlana eskainiko dugu Eako Poesia Egunetan. Metrokoadroka kolektiboko jende askok parte hartu izan dugu, modu ezberdinetan, Eako Poesia Egunetan, guretzat etxean egotea bezala izango da beraz. Ohiko moduan, egitarau betea osatu dute antolatzaileek, erdu Eara!!

UZTAILAREN 17a (BARIKUA)

  • Hitzaldia: Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean
    Alaitz Aizpuru
    19:30ean
    Eskolondoko liburutegian
  • Kantaldia: Miguel Hernandez kantuz
    Josu Landa
    22:30ean
    Eskolondon
  • Kontzertua: Karratura
    22m2
    22:30ean
    Eskolapen

UZTAILAREN 18a (ZAPATUA)

  • Hitzaldia: Poesia (zubi bat) bertsolaritza
    Maialen Lujanbio
    11:00etan
    Eskolondoko liburutegian
  • Errezitaldia: Kapital publikoa (Atlantikoaren aurrean)
    Jose Luis Otamendi
    13:00etan
    Portusolon
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Bedaronan
  • Performancea: Ituskizuna
    ITU banda
    16:30ean
    Bedaronan
  • Ikuskizuna: Kafkaren aulkia
    Itxaro Borda, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Pello Ramirez.
    19:30ean
    Eskolondon
  • Antzerki emanaldia: Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak.
    Metrokoadroka sormen laborategia
    22:30ean
    Eskolondon
  • Kontzertua: Zure aurrekari penalak
    Anari
    23:30ean
    Eskolapen

UZTAILAREN 19a (DOMEKA)

  • Hitzaldia: Nire arestiar lauburuak
    Miren Agur Meabe
    11:00etan
    Eskolondoko liburutegian
  • Errezitaldia: Antonio Casado da Rocha, Tere Irastortza, Joan Mari Irigoien eta Mikel Antzaren poemak.
    Musikaria: Beñat Barandiaran
    12:15ean
    Moilan
  • Kontzertua: Mundu berria
    Tenpora
    13:00etan
    Moilan
  • Herri-bazkaria
    15:00etan
    Natxituko bolatokian
  • Errezitaldia: #Erractus
    Jule Goikoetxea, Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte.
    17:00etan
    Natxituko bolatokian