“Su izan nahi” antzezlana eskainiko dugu Eztena jaialdiaren barruan

Plazer handiz, Eztena Teatro Egunak jaialdiaren barruan eskainiko dugu Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak antzezlana, etxean, Errenteria/Oreretan. Ekainaren 20ean 20:00etan Niessen auditorioan jarri dugu hitzordua. Oraingoz, gutxi dira Su izan nahi ikusteko geratzen diren aukerak, hauxe duzue azkena Gipuzkoan. Jarraian duzue informazio guztia, eta egitaraua.

Eztenan ohikoa den legez, Niessenen egiten den emanaldirako sarrera ordaindu behar da, beraz Su izan nahi ikusteko sarrerak 5 euroko balioko du, Eztenakideentzat doan.

Jarraian duzue Eztenako egitaraua osorik, eta HEMEN informazio zehatzagoa.

egitaraua15 tx