“TARTEAN DAUDEN GORPUTZAK” ikastaroa Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Javier Barandiaranek eta Oier Guillanek TARTEAN DAUDEN GORPUTZAK antzerki-performance ikastaroa eskainiko dute Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan, azaroaren 5, 6 eta 7an. Ikastaroa arratsaldez egingo da, 12 ordu denera.

Azalpena: Gorputza eta buruaren artean, definizioa eta indefinizioaren artean, profesionala eta amateurraren artean, kalitatea eta probokazioaren artean, egia eta fikzioaren artean, eszenatokia eta publikoaren artean, aktorea eta pertsonaiaren artean, pertsonaia eta pertsonaren artean, teatroa dena eta ez denaren artean dagoena ere bada teatroa.

Norberak idatzitako testu laburretatik eta material autobiografikoetatik abiatuta, irudi fisiko poetikoen sorkuntza praktikatuko dugu. Horretarako, performanceari loturiko imaginarioa, idazkuntza kolektiboa eta poesia bisualaren elementuak erabiliko ditugu, aktore-sortzailearen baliabideetan sakontzeko xedez.

Izena emateko: abengoetxea@kulturaz.eus 674165682