Ainara Lasaren “AZALERA” erakusketa eta liburua, 21 aulki ziloan

Hirugarren aldiz arte erakusketa baten bueltan antolatu dugu 21 aulki zikloa. Onintza Etxebeste eta Allende Arnaizen obrak izan genituen lehenik, Ainara Lasaren txanda da orain. AZALERA eskultura erakusketa ikus daiteke urriaren 23a arte, Oiartzungo Ehuntze espazioan. Horrekin batera, ARTEMUGARRI argitalpen proiektuko bigarren artista liburua publikatu dugu, Ainara Lasaren obrarekin. (Argazkiak: Mendi Urruzuno).

21 AULKI duela zortzi urtetik Oiartzunen antolatzen den diziplinarteko arte jardunaldiak dira. 2023tik urtean bi aldiz antolatzen ari gara, artista baten arte erakusketaren bueltan. Iazko ekitaldian Onintza Etxebeste Lirasen erakusketa ikusi ahal izan genuen, aurtengo udaberrian Allende Arnaizena; orain, urrian, Ainara Lasa Perez artista plastikoaren AZALERA eskultura erakusketa ikusteko aukera dugu.

Arte erakusketarekin lotuta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu erakusketaren espazioan bertan, artelanekin diziplinarteko elkarrizketa eginez.

Proiektu honen testuinguruan Metrokoadrokatik argitalpen proiektu berria jarri dugu martxan: ARTEMUGARRI. Allende Arnaizen erakusketan oinarritutako Birsortu artista liburua argitaratu genuen lehenik, Ainara Lasa Perezen Azaleraliburua izango da hurrengoa.



21 aulki” egitaraua: AZALERA


Erakusketa:
Urriaren 4tik 23ra.
Astean zehar: 17:00-19:30
Larunbatetan: 11:00-13:30


Urriak 4, 18:30:

Erakusketaren Inaugurazioa eta liburuaren aurkezpena.


Urriak 9/10/17/23, 14:30:

Bisita gidatuak eta “Azalaren oihartzunak” tailerra, LH4ko haurrekin.
“Azalaren oihartzunak” tailerra: Tailerraren helburua izango da norbere gorputzaren kontzientzia hartzea eta gorputza bera baliatuz eskuen eta behatzen igeltsozko piezak sortzea. Ondoren pieza horiekin denekin Ainara Lasa artistak instalazio bat osatuko du eta urtea amaitu bitarte espazio ezberdinetan jarriko da ikusgai egon dadin.


Urriak 11, 19:00:

“Azalerari bertsotan”. Erakusketarekin interaktuatuko dute lau bertsolarik: bik bapatekoan eta bik bertso-idatxiaren bitartez,
Parte hartzaileak:
Alaia Martin
Karmele Mitxelena
Iraitz Mateo
Uxue Alberdi


Urriak 13 / 27, 17:00:

“Haur filosofia azalera”. Oi(h)artzun Filosofikoa taldearekin elkarlanean, haurrentzako pentsamendua eta arte tailerra.


AZALERA

Azalera ikerketa prozesu bat da.

Azalera da materialki gorputza jartzea, kezkatzen nauten auziez lengoaia plastikoaren bidez hitz egiteko.

Azalera da gorputzen interdependentzia errepresentatzeko asmoz abiatutako ariketa bat, erauzi nahi dituena naturalizazio prozesuen bidez gorputz bakoitzari sistema patriarkalak gizarte honetan esleitzen dion tokia.

Azalera da pertsona ezberdinen gorputz puskekin beste gorputz batzuk performatzeko ahalegin baten hasiera.

Azalera da beste denbora bat, aukera emango diguna beste gorputz batzuk zizelkatzeko.

Azalera da gorputz berri horien errepliken bidez, beste azalera batzuk sortzeko ahalegin bat.

Azalera da gure gorputzek dituzten esanahiez jabetzea.

Azalera da egitasmo kolektibo bat, elkarren gorputzak aitortzeko.

Azalera da gorputzaren mutazioaren bidez beste errealitate batzuk sortzeko aukera bat.

Azalera da azalera etortzea gorputza galtzeko.

Azalera da azalera etortzea beste gorputz batzuk borrokatzeko.

(Ainara Lasa)