Laugarren urtez GEZI BELTZAK tailerrak antolatu ditugu Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan. Aurtengoan, bi tailer jarriko ditugu abian: batetik, “Hastapenak” izenekoa, astean zehar; bestetik, urte hasieran, antzerki idazketari buruzko monografikoa, “Paperetik gorputzera”.
GEZI BELTZAK 2024-25
EHUNTZE SORMEN ESPAZIOKO IDAZKETA TAILERRAK
Metrokoadroka kolektiboak laugarren urtez GEZI BELTZAK tailerrak antolatu ditu Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan. Aurtengoan, bi tailer jarriko dira abian: batetik, “Hastapenak” izenekoa, astean zehar; bestetik, urte hasieran, antzerki idazketari buruzko monografikoa, “Paperetik gorputzera”.
Idazketa tailerra – HASTAPENAK:
Azalpena:
Ez duzu inoiz idatzi, baina tentagarria egiten zaizu? Idatzi egiten duzu, eta tiraderatan pilatzen ari zaizkizu testuak? Probatu nahi zenituzke idazteko ariketa berriak?
Tailer hau idazketaren munduan murgiltzen hasi edo apur bat sakondu nahi duen jendeari dago zuzendua. Helburua gauzak probatzeko eta partekatzeko konfiantzazko giroa sortzea da, idazketa teknika ezberdinak ezagutzeko eta esperimentatzeko.
Azarotik otsailera
Ostegunetan, hamabostean behin (Hilean bi ostegun)
18:00 – 20:00
(25 euro hilean)
Ehuntze sormen espazioan.
Gidaria: Oier Guillan.
Izen ematea: azaroak 6 arte.
Idazketa tailerra – PAPERETIK GORPUTZERA
Idazketa tailer monografikoa:
Antzerkia, dramaturgia, gidoigintza, performancea, formatu hibridoak.
Oholtzarako idazketan murgiltzeko edo sakontzeko laborategia.
(ez da behar aldez aurretiko esperientziarik)
Urtarriletik martxora, larunbata goizetan, hamabostean behin
10:00 – 13:30
(50 euro hilean)
Izen ematea: abenduaren 15a arte.
Oier Guillan izango da gidaria, eta idazle hauek master-classak eskainiko dituzte:
Amancay Gaztañaga + Mikel Ayllon + Yurre Ugarte
