Salto
Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”.

Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena. Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko luzatutako gonbitea.
Kredituak
Ekoizpena: Metrokoadroka eta J.B. Pedradas.
Aktoreak: Javi Barandiaran.
Hitzak: Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Pako Revueltas.
Kartela eta estetika: Idoia Beratarbide.